Hasiera
Landaberri BHI
Inprimatu

 Elkarrekin bizitzen ikas dezagun

 09-10 ikasturterako ditugun proiektuen artean Elkarbizitza Behatokia sortu eta Elkarbizitza Plana eratzea dago.

Xedea: gure eguneroko elkarbizitza hobetzea.

Zertarako? Elkarrekin bizitzen ikasteko. Ikasleak bizitzan izango dituen egoeretan modu egokian erantzuteko gai izan dadin.

Partaideak: komunitateko estamentu guztietako kideak.

Faseak: sentsibilizazioa, diagnostikoa, planifikazioa eta jarraipena eta ebaluazioa.Honetarako guztirako ikastetxeko partaide garen guztion esku-hartzea beharrezkoa da, batetik etxera helduko zaizkizuen inkestak erantzunez, eta bestetik horretarako sortuko den batzordeko bileretan  parte hartuaz. 


BILERAK NOIZ ETA NON?Lehenengo faseko bilerak: urriaren 22an eta 29an arratsaldeko18:00etan liburutegian.    
    
Berdinak gara, ezberdinak gara.

ELKARREKIN POSITIBOKI BIZITZEA ONGI BIZITZEA DA 

 

Proiektuari buruzko informazio gehiago


 

 

 

 
Inprimatu

Simuladoreak 

Coloradoko Unibertsitatean PHET proiektuaren barruan, gertaera fisikoen inguruan egindako simulazioak erakusten dizkigute helbide honetan:

http://phet.colorado.edu/index.php



 
Inprimatu

Landaberri Ikastolako txikiak gurean 

Santa Ageda, Ageda
Joan zaigu Santa Ageda
Landaberriko txiki politak
Etorri dira gurera.

Aurten ere urtero bezala Landaberriko txikiak gurekin izan ditugu Santa Ageda besperan. Dotore eta apain-apain agertu zitzaizkigun, beraien ahots goxoekin gure ikastetxeko bazter guztiak kantuz betetzera, usadioak agintzen duen moduan.

Mila esker eta gure ateak noiz nahi zabalik izango dituzue.

Kanta, doinu eta partitura 

Txikien bisitaren argazkiak ikusi

 
Inprimatu

Amodiozko Idatzien Lehiaketa 2010

 

Lehiaketaren Oinarriak 

-         Landaberri BHIko Hezkuntz Komunitateko kide guztiek parte hartu ahal izango dute. Hiru kategoria izango dira:

  • A kategoria: 1. eta 2. maila
  • B kategoria: 3. eta 4. maila
  • C kategoria: gurasoak eta irakasleak
 

Animatu eta parte hartu!!!

Gehiago irakurri...
 
Inprimatu

MARTXOAN ZINE DOKUMENTALA LIBURUTEGIAN

Landaberri BHIko ikasle, guraso eta irakasleok zinearen historian mugarriak izan diren lau film dokumental paregabe ikusteko parada izango dugu martxoko ostegun arratsaldeetan.

 

  • Lehenik, ROBERT J. FLAHERTY handiaren Nanook of the North (Nanook eskimala) eta Man of Aran (Aran irleetako gizonak).
  • Hirugarren dokumentala, OLIVARES zuzendariaren "14 kilometro" filma.
  • Azken dokumentala ORSON WELLES maisu handiak bere ‘Around the World’ sailean 1955ean Euskal Herriari buruz egin zuen film bitxi eta interesgarria izango da.

Seguru gaude etortzen zaretenok benetan disfrutatuko duzuela.

    

Martxoaren 4an

16:30ean

 Martxoaren 11an

16:30ean

Martxoaren 18an

16:30ean

Martxoaren 25ean

16:30ean

 

Gehiago irakurri...
 
«HasieraAurrekoa1234567HurrengoaAmaiera»

Orria 1 Zenbatetik 7
Copyright-a © 2010 Open Source Matters. Eskubide guztiak gordeta.
Joomla! GNU/GPL lizentziapeko software librea da.
 

Ekintzen egutegia

Iraila 2010
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3

Ikasgaien Txokoa

Zerain 2010 (EB).JPG

Eskolak hasi

Eskolan berriro hasteko gogoa al duzu?
 

Kale-planoa

Lasarteko kale-planoa

Gunearen estatistikak

Kideak : 238
Edukia : 83
Web estekak : 56
Edukiaren ikustaldiak : 49256
Free counter and web stats