|

Amodiozko Idatzien Lehiaketa 2010 Lehiaketaren Oinarriak - Landaberri BHIko Hezkuntz Komunitateko kide guztiek parte hartu ahal izango dute. Hiru kategoria izango dira: - A kategoria: 1. eta 2. maila
- B kategoria: 3. eta 4. maila
- C kategoria: gurasoak eta irakasleak
| |
Animatu eta parte hartu!!!
- Parte hartzeko euskaraz egindako amodiozko idatzi bat (gutun, olerki, kantu…) aurkeztu behar da. Izenburuarekin eta sinatu gabe. - A eta B kategorietan lanak eskuz edo ordenadorez (PDF edo Word 2003 formatuarekin) idatzi daitezke. - C kategorian lanak ordenadorez (PDF edo Word 2003 formatuarekin) bakarrik onartuko dira. - Gehienez orrialde bat idatziko da. - Eskuz idatzitakoak ikastetxean bertan jasoko dira. Gutunazal baten barruan aurkeztuko dira eta horretarako prestatuko den kutxa batean sartu. Gutunazalean izenburua eta kategoria besterik ez da jarriko eta barruan, idazlanarekin batera, parte hartzailearen datuak ipiniko dira: izen-abizenak. - Ordenadorez eginez gero posta elektronikoz bidaliko dira helbide honetara:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
, eta gaian / asuntoan “Amodiozko idatzia” jarriko da. Mezuan bertan, egilearen izen-abizenak eta ikasmaila ipiniko da. Idazlana mezuari erantsita igorriko da. - Bozketaren bidez erabakiko dira finalistak. - Epaimahaiak erabakiko ditu finalisten artetik sarituak izango direnak. - Landaberriko web orrialdean (www.landaberri.net) lan guztiak ikusgai jarriko dira eta guraso, ikasle eta irakasle guztiek izango dute bertan botoa eta bere iritzia emateko aukera. - Epea: otsailaren 28a. - Sariak : Euskal talde baten CD bat kategoria bakoitzerako. - Sarituen izenak martxoan jakinaraziko dira. Animatu eta parte hartu!!! |