LANDABERRI BHIko LIBURUTEGIKO
MALETA BIDAIARIABIDEAN DA...eta etxez etxe ibiliko da ikasturte osoan DBHko 1. mailako ikasleen familiak bisitatzen. MALETA BIDAIARIAk astebetez hartuko du ostatu etxe bakoitzean, astelehenetik ostiralera, guraso eta seme-alabei atsegina eta plazera eramaten ahaleginduko delarik. MALETA BIDAIARIAren barruan bost liburu, bi komiki, aholku liburuxka bat eta azalpen gutun bat aurkituko dituzue. Zalantzarik ez izan: neguan etxeko egongelan goxo-goxo edo udaberrian zuhaitz baten azpian frexko-frexko irakurtzeko moduko liburu interesgarriak izango dituzue eskura. Beraz, guraso maiteok, badakizue: DISFRUTATU ETA GOZATU SEME-ALABEKIN IRAKURTZEN!!
|