|
Donostiako eskulturen atlasa |
|
Donostiako eskulturen atlasa
Donostian aurkeztu dute Hiriko eskulturen atlasa, Donostiako kaleetan ikus daitezkeen eskulturen katalogoa, jadanik San Telmo Museoaren webgunean erabilgarri dagoena. Katalogo hau lan irekitzat hartzen dute, betiere eguneratzeak izango dira eta: eskultura berriak, zaharberritzeak edo lekualdatze, besteak beste. Momentu honetan 94 pieza biltzen ditu eta hauei buruzko bilaketa desberdinak egin daitezke aplikazio berriari esker, abiapuntu ezberdinak hartuta: titulua, egilea, kokapena, materia, hitz gakoa…eta hortik aurrera bakoitzaren fitxa eta argazkiak ikusi ahal dira. Ikusteko, hau da lotura: http://www.museosantelmo.com/eus/buscador.php
|