|
Webmaster-k idatzia
|
|
Astelehena, 2010(e)ko Maiatza(r)en 03-(e)an 10:31etan |
Ikasketa bidaia Bartzelonara
Gaur, astelehena apirilak 12, Landaberriko 4. DBH-ko hogeita hamar ikasle eta bi irakasle heldu gara Bartzelonara, eskolako eguneroko jardueran etenalditxo bat egin eta elkarrekin esperientzia berriak bizitzeko asmoz. Beti bezala goiz atera gara Lasartetik, eta umore onean bidaia egin ondoren ailegatu gara Pere Tarres aterpera 13:30erako , bazkaltzeko prest eta gogoz gainera, goseturik baikaude. Une honetatik aurrera kultura jarduera ugaritan parte hartuko dugu Bartzelonan zein Figeresen, betiere Delia eta Jeten gidaritzapean. Besteak beste, Gaudiren lan esanguratsuenak, Bartzelonaren jatorria eta bilakaera erakusten duten arrastoak, esaterako iberoenak, erromatarrenak, Behe eta Goi Erdi Arokoak, judutarren auzoa, oso txoko politak diren plazak, Santa Eulalia eta Santa Maria del Mar katedralak, Picasso museoa, Figerasen Daliren museoa. Aitortu behar dugu ikasleen parte hartzea jarduerotan oso egokia izan dela, arreta jartzeaz gain aktiboki jardun dutelako, eta horren erakusgarria da Deliak aurten ere gure taldearen ardura hartu nahi izan duela, eta oraingo honetan ere pozik eta gustura ibili garela elkarrekin. Bidaiako argazkiak ikusi |
|
Azken eguneratzea: Asteartea, 2010(e)ko Maiatza(r)en 04-(e)an 15:08etan |
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
Webmaster-k idatzia
|
|
Igandea, 2010(e)ko Apirila(r)en 25-(e)an 17:23etan |
|
|
|
Azken eguneratzea: Astelehena, 2010(e)ko Apirila(r)en 26-(e)an 13:39etan |
|
Webmaster-k idatzia
|
|
Ostirala, 2010(e)ko Apirila(r)en 16-(e)an 16:51etan |
Hirugarren maikako ikasleak Lizarrusti ParketxeanApirilaren 12tik 16ra doan astearen barruan, hirugarren mailako ikasleak, Foru Aldundiak sustatzen duen “Mendia ezagutu” programaren barruan Lizarrustiko Parketxean egon dira. Gorputz Hezkuntzako mintegiak antolatu du ekintza hau. Lizarrusti Parketxea Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan dago eta Aralar Parke Naturalaren interpretazio guneetako bat da. Errepide ertzean Lizarrusti gainan (621 m) kokaturik dago. Gipuzkoatik, Ataun zeharkatuz iristen da (Beasaindik 15 km). Nafarroatik, Arbizu eta Etxarri Aranaz herrietatikik iritsi daiteke. Ezaguna egiten al zaizue ondorengo ibilde hau? “Lizarrusti – Lareoko urtegia –Jentillarri” Egonaldiaren argazkia ikusteko loturara jo: http://landaberri.net/landagallery/index.php?cat=47 |
|
Azken eguneratzea: Astelehena, 2010(e)ko Apirila(r)en 19-(e)an 20:17etan |
|
Joseba Urteaga Uria-k idatzia
|
|
Ostirala, 2010(e)ko Apirila(r)en 16-(e)an 09:54etan |
Nazioarteko Liburuaren Eguna Apirilaren 23an, ostiralarekin, Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatuko denez, Landaberri BHIkook ere zerbait berezia prestatu nahi izan dugu egun horretarako eta ekitaldi xume bat antolatu dugu: eguerdiko 12etan, eta institutuaren aurreko Pablo Mutiozabal plazan paratuko dugun oholtzan, Carlo Collodi idazle italiarraren Pinotxoren abenturak liburu ospetsuaren pasarte batzuk irakurriko ditugu bederatzi hizkuntzatan: italiera, gaztelera, txinera, frantsesa, ingelesa, arabiera, alemaniera, portugesa eta euskara. |
|
Azken eguneratzea: Ostirala, 2010(e)ko Apirila(r)en 16-(e)an 11:32etan |
|
Gehiago irakurri...
|
|
Webmaster-k idatzia
|
|
Osteguna, 2010(e)ko Apirila(r)en 15-(e)an 07:59etan |
Gipuzkoako Museo guztiak, Internet bidez
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuaren Ondare Zuzendaritza Nagusiak lurralde osoko museo, interpretazio zentro eta espazio museistiko guztien eskaintzak bateratzen dituen webgunea martxan jarri du: www.gipuzkoakomuseoak.net. Webgunea Kultura eta Euskara Departamentuak egituratutako Gipuzkoako Museoen Planaren lehen urratsa da. |
|
Gehiago irakurri...
|
|
|
|
|
|
|
Orria 2 Zenbatetik 7 |
Copyright-a © 2010 Open Source Matters. Eskubide guztiak gordeta.
Joomla! GNU/GPL lizentziapeko software librea da.
|
|
Zenbat gaude OnLine?
Orain 274 bisitari On line
|