|
Webmaster-k idatzia
|
|
Ostirala, 2009(e)ko Abendua(r)en 11-(e)an 13:32etan |
Etorkizuneko idazleak Landaberri BHInEuskal Literaturaren esparruan ongi irabazitako ospe eta eragina dituzten Harkaitz Cano eta Ixiar Rozas idazle lasartearrak gaztetan LANDABERRI BHIn ikasle izan bagenituen, gaur egun ere gure harrobia oso emankor jarraitzen duela esan dezakegu: ikustea besterik ez dago Lasarte-Oriako XXIII. Literatur Lehiaketan zenbat sari irabazi dituzten maila eta mota guztietan gure idazle gazteek. Zorionak guztioi eta jarraitu gogotik idazten!! |
|
Azken eguneratzea: Ostirala, 2009(e)ko Abendua(r)en 11-(e)an 22:39etan |
|
|
Webmaster-k idatzia
|
|
Ostirala, 2009(e)ko Abendua(r)en 11-(e)an 13:03etan |
LANDABERRI BHIko LIBURUTEGIKO
MALETA BIDAIARIABIDEAN DA...eta etxez etxe ibiliko da ikasturte osoan DBHko 1. mailako ikasleen familiak bisitatzen. MALETA BIDAIARIAk astebetez hartuko du ostatu etxe bakoitzean, astelehenetik ostiralera, guraso eta seme-alabei atsegina eta plazera eramaten ahaleginduko delarik. MALETA BIDAIARIAren barruan bost liburu, bi komiki, aholku liburuxka bat eta azalpen gutun bat aurkituko dituzue. Zalantzarik ez izan: neguan etxeko egongelan goxo-goxo edo udaberrian zuhaitz baten azpian frexko-frexko irakurtzeko moduko liburu interesgarriak izango dituzue eskura. Beraz, guraso maiteok, badakizue: DISFRUTATU ETA GOZATU SEME-ALABEKIN IRAKURTZEN!! |
|
Azken eguneratzea: Ostirala, 2009(e)ko Abendua(r)en 11-(e)an 13:20etan |
|

2010eko udan, atzerrian hizkuntzak ikasteko plazen deialdiaBaldintzak: - Aurreko ikasturteko notak kontutan harturik, eskatu behar den hizkuntzan, 6ko kalifikazioa gutxienez.
- Eskatu behar den hizkuntza aurreko 2 ikasturteetan landuta izatea.
- Hizkuntzaren kalifikazioa + beste kalifikazio guztien media, 15 eman behar du gutxienez.
- Aurreko baldintzak betez gero, eskabidea aurkeztu daiteke, betiere kontuan izanik ikasle bekadunak lehentasuna izango dutela.
Arautegia: - Deialdia EHAA: 2009-10-19
Egutegia: - Eskabideak aurkezteko epea: 2009ko urriaren 30etik, 2009ko azaroaren 30era, biak barne.
- Behin behineko zerrendak argitaratzea: 2009ko abenduaren 18an.
- Behin behineko zerrenden erreklamazioak: 2009ko abenduaren 18tik, 2010eko urtarrilaren 18ra, biak barne.
- Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2010eko urtarrilaren 27an.
|
|
Webmaster-k idatzia
|
|
Asteartea, 2009(e)ko Azaroa(r)en 03-(e)an 16:08etan |
LANDABERRI BHI-ko LIBURUTEGIA
ikasle, irakasle eta gurasoen zerbitzura ORDUTEGIAGoizero: 8.30tik 12.30era Arratsaldero: Astelehen, astearte eta ostegunetan 16.15etik 18.15era Asteazkenetan: 15.00etatik 17.00etara Ostiraletan: lanaldi jarraitua 8.30-14.00 GURASOENTZAT ERE HEMENDIK AURRERA LIBURU MAILEGU ZERBITZUA ARRATSALDERO |
|
Azken eguneratzea: Asteartea, 2009(e)ko Azaroa(r)en 03-(e)an 16:16etan |
|
Gehiago irakurri...
|
|
Osteguna, 2009(e)ko Urria(r)en 22-(e)an 08:23etan |
Donostiako eskulturen atlasa
Donostian aurkeztu dute Hiriko eskulturen atlasa, Donostiako kaleetan ikus daitezkeen eskulturen katalogoa, jadanik San Telmo Museoaren webgunean erabilgarri dagoena. Katalogo hau lan irekitzat hartzen dute, betiere eguneratzeak izango dira eta: eskultura berriak, zaharberritzeak edo lekualdatze, besteak beste. Momentu honetan 94 pieza biltzen ditu eta hauei buruzko bilaketa desberdinak egin daitezke aplikazio berriari esker, abiapuntu ezberdinak hartuta: titulua, egilea, kokapena, materia, hitz gakoa…eta hortik aurrera bakoitzaren fitxa eta argazkiak ikusi ahal dira. Ikusteko, hau da lotura: http://www.museosantelmo.com/eus/buscador.php
|
|
|
|
|
|
|
Orria 5 Zenbatetik 7 |