Hasiera
 

Datozen ekintzak

>> Aurrez ikusitako ekintzarik ez.
AMODIOZKO GUTUN LEHIAKETA PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Normalkuntza taldea-k idatzia   
Asteazkena, 2012(e)ko Urtarrila(r)en 18-(e)an 12:58etan

 

 

 

Amodiozko Idatzien Lehiaketa

 

2012

 

 

Lehiaketaren Oinarriak:

 

- Landaberri BHIko ikasle, irakasle eta guraso guztiek parte hartu ahal izango dute.

- Hiru kategoria izango dira:

A kategoria: 1. eta 2. maila

B kategoria: 3. eta 4. maila

C kategoria: gurasoak eta irakasleak

- Parte hartzeko euskaraz egindako amodiozko idatzi bat (gutun, olerki, kantu…) aurkeztu behar da. Izenburua ere jarri beharko zaio eta ez da sinatuko.

- Idatzi guztiak gutun-azal baten barruan aurkeztuko dira eta horretarako prestatuko den kutxa batean sartu. Gutun-azalean izenburua eta kategoria besterik ez da jarriko eta barruan, gutunarekin batera, parte hartzailearen datuak ipiniko dira beste orri batean.

- Epea: otsailaren 9a.

- Sariak : Euskal produktuak erosteko bonoa kategoria bakoitzerako.

- Irabazleak: Bozketaren bidez erabakiko dira. San Valentin egunerako lanak ikusgai jarriko dira eta ikasle guztiek izango dute botoen bidez beren iritzia emateko aukera.

- Sarituen izenak otsailaren 17an jakinaraziko dira.

Animatu eta parte hartu!!!



Azken eguneratzea: Asteazkena, 2012(e)ko Urtarrila(r)en 25-(e)an 16:36etan
 
Joxe Mari Karrere ipuin kontalaria Landaberri Institutuan PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Webmaster-k idatzia   
Asteartea, 2011(e)ko Abendua(r)en 20-(e)an 17:37etan

Ipuin kontalari oreretar honek 10 urte daramatza bere kontakizunekin inguruak liluratzen.

Berak aitortzen duenez, ipuin tradizionalak dira gehien gustatzen zaizkionak: "Aspaldiko ipuin tradizionalak oso bereziak iruditzen zaizkit, hauen inguruan dauden mundu magikoak eta fantasiazko istorioak batez ere". Joseba Sarrionandia, Eduardo Galeano edo Italo Calvino dira kontalari honek gehien miresten dituen autoreak, "ahozkotasunaren doinu berezia dutelako".

Izan ere, ahozkotasuna oso ezaugarri garrantzitsua da ipuin bat kontatzerako orduan: "Ipuin bera modu askotan konta daiteke, hitzen doinua eta esaldiei ematen diezun zentzuaren arabera. Hots, ahozkotasunak izugarrizko garrantzia hartzen du”.

 

Abenduaren 15ean DBHko 1.mailako ikasleek izan zuten bere kontakizunekin gozatzeko aukera.

 
Azken eguneratzea: Asteazkena, 2011(e)ko Abendua(r)en 21-(e)an 11:06etan
 
Euskararen Eguna 2011 PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

Hemen daukazue Euskararen Eguna ospatzeko sortu genuen lip dub-a.

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.
 

 

 
ARGAZKI BILDUMAK PDF fitxategia Inprimatu E-posta

GureGipuzkoa.net, argazki bildumak on-line

GureGipuzkoa programaren bornean sortutako ekimen honek, Gipuzkoako herritarrek, erakunde publikoek, elkarteek... gipuzkoarrek azken finean, beraien egunerokotasunean sortu dituzten, eta ditugun, argazki eta irudien artxibategia eta erakuslehioa izatea du xede nagusia. Guregipuzkoa.net-en XXI. mendeko ingurune digitalean sorturikoak argazkiak, zein XIX. mendeko amaierako argazki eta irudiak ikusi daitezke.

GureGipuzkoa-k eskaintzen dituen aukerak asko dira: argazki bilaketa librea, mapa bitartez egindako bilaketak, tag-ak erabiliz egindako bilaketak, datak erabiliz... Argazki bakoitzak bere fitxa dauka, non haren izenburua, egilea, data eta lokalizazioaren berri ematen da.

Guregipuzkoa.net 2.0 filosofia bokazioarekin jaio da, izan ere herritar, zein edozein taldea edo erakunde publikoa, argazkiak igo, partekatu, komentatu eta puntuatu ditzake.

 

 

 

 
«HasieraAurrekoa2122HurrengoaAmaiera»

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL
Copyright-a © 2017 Open Source Matters. Eskubide guztiak gordeta.
Joomla! GNU/GPL lizentziapeko software librea da.
 

Ekintzen egutegia

Azaroa 2017
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3

Irakasleen guneak

Zenbat gaude OnLine?

Orain 144 bisitari On line

Gunearen estatistikak

Kideak : 240
Edukia : 130
Web estekak : 56
Edukiaren ikustaldiak : 140399
Free counter and web stats