|
Webmaster-k idatzia
|
|
Osteguna, 2010(e)ko Otsaila(r)en 04-(e)an 12:29etan |
Landaberri Ikastolako txikiak gurean Santa Ageda, Ageda Joan zaigu Santa Ageda Landaberriko txiki politak Etorri dira gurera. Aurten ere urtero bezala Landaberriko txikiak gurekin izan ditugu Santa Ageda besperan. Dotore eta apain-apain agertu zitzaizkigun, beraien ahots goxoekin gure ikastetxeko bazter guztiak kantuz betetzera, usadioak agintzen duen moduan. Mila esker eta gure ateak noiz nahi zabalik izango dituzue. |
|
Azken eguneratzea: Ostirala, 2010(e)ko Otsaila(r)en 05-(e)an 14:38etan |
|
|
Webmaster-k idatzia
|
|
Osteguna, 2010(e)ko Otsaila(r)en 04-(e)an 09:12etan |
|

Amodiozko Idatzien Lehiaketa 2010 Lehiaketaren Oinarriak - Landaberri BHIko Hezkuntz Komunitateko kide guztiek parte hartu ahal izango dute. Hiru kategoria izango dira: - A kategoria: 1. eta 2. maila
- B kategoria: 3. eta 4. maila
- C kategoria: gurasoak eta irakasleak
| |
Animatu eta parte hartu!!! |
|
Azken eguneratzea: Osteguna, 2010(e)ko Otsaila(r)en 04-(e)an 23:18etan |
|
Gehiago irakurri...
|
|
Joseba Urteaga Uria-k idatzia
|
|
Osteguna, 2010(e)ko Urtarrila(r)en 28-(e)an 09:13etan |
Akira Kurosawari eskainitako zikloaJaponiako zinema nazioartera zabaldu zuen zuzendariaren jaiotzaren mendeurrenean (1910-1998), haren lanen zaleek Rashomon, Dersu Uzala, edota Shichinin no samurai (Seven samurai) berriz ere zinema areroetan ikusteko aukera izango dute. Kurosawak, Japoniako zinema ezagutarazteaz bat, nazioarteko onarpena jaso zuen, eta haren film asko kultuko bihurtu dira. Eszena bera kamera askorekin eta aldi berean angelu desberdinetatik filmatzen aurrenetarikoa izan zen, eta gaur egungo zuzendari askok onartu dute Kurosawak euren lanean izandako eragina. Landaberriko liburutegian ere aipatutako bere hiru maisu lanak ikusteko aukera izango dugu. GURASO, IKASLE ETA IRAKASLE GUZTIAK GONBIDATUTA ZAUDETE| | | | ZAZPI SAMURAI Otsailaren 3an (asteazkena) arratsaldeko 15:00etan | RASHOMON Otsailaren 11n (osteguna) arratsaldeko 16:30ean | DERSU UZALA Otsailaren 25ean (osteguna) arratsaldeko 16:30ean |
|
|
Azken eguneratzea: Igandea, 2010(e)ko Urtarrila(r)en 31-(e)an 23:52etan |
|
Webmaster-k idatzia
|
|
Ostirala, 2009(e)ko Abendua(r)en 18-(e)an 10:59etan |
2009ko GABONETAKO LIBURU HAUTATUAK 
Gurasoen aldetik eskaera asko jaso ditugu Gabonetarako guk aukeratutako liburu-zerrenda bat eskuratu nahi zenutela esanez, oso garai aproposa baita seme-alabei liburu atsegin bat edo beste oparitzeko. Guk, hala ere, ez genuen zerrendarena ahaztuta, eta hementxe duzue, urtero ohi dugun bezala, liburu aholkatuen zerrenda.
Joseba Urteaga, liburuzaina |
|
Azken eguneratzea: Asteazkena, 2010(e)ko Urtarrila(r)en 27-(e)an 23:54etan |
|
Gehiago irakurri...
|
|
Webmaster-k idatzia
|
|
Ostirala, 2009(e)ko Abendua(r)en 11-(e)an 13:32etan |
Etorkizuneko idazleak Landaberri BHInEuskal Literaturaren esparruan ongi irabazitako ospe eta eragina dituzten Harkaitz Cano eta Ixiar Rozas idazle lasartearrak gaztetan LANDABERRI BHIn ikasle izan bagenituen, gaur egun ere gure harrobia oso emankor jarraitzen duela esan dezakegu: ikustea besterik ez dago Lasarte-Oriako XXIII. Literatur Lehiaketan zenbat sari irabazi dituzten maila eta mota guztietan gure idazle gazteek. Zorionak guztioi eta jarraitu gogotik idazten!! |
|
Azken eguneratzea: Ostirala, 2009(e)ko Abendua(r)en 11-(e)an 22:39etan |
|
|
|
|
|
|
Orria 1 Zenbatetik 4 |