Hasiera
 

Datozen ekintzak

>> Aurrez ikusitako ekintzarik ez.
2010-2011 Ikasturtearen hasiera PDF fitxategia Inprimatu E-posta

-          Aurkezpen eguna irailaren 7an, asteartean, izango da. Egun horretan ikasleak ordutegi hau izango dute:

§          DBH 1. mailakoak: 10:00etatik 12:00ak arte

§          DBH 2., 3. eta 4. mailakoak: 11:00etatik 12:00ak arte.

-          Egun horretan ikasturteko argibideak emateaz gain, ikasleei agenda banatuko zaie. DBHko 1. mailako ikasleei, aurten aurreneko aldiz, testu liburuak ere banatuko zaizkie. Horretarako, aurretik adierazi zitzaizuen bezala, ikasleek 35 euroko ordainagiria ekarri behar dute.

-          Usurbilgo ikasleak, aurkezpen egunean, bere kabuz etorriko dira ikastetxera. Hurrengo egunetik aurrera garraio zerbitzua izango dute. 

-          Gogorarazten dizuegu, iraileko ordutegia, goizekoa izango dela, hau da, 08:30etik 14:00ak arte.

-          Orain arte udaran ikasturteko gidak jaso izan dituzue. Aurten ikasturte hasierako bileretan banatzea erabaki dugu. Erabaki honen arrazoi nagusia, gida ahal den osatuen eta zehatzen helaraztea izan da. 

Ondo pasa oporrak. 

 

 
4. MAILAKO IKASLEEI AGURRA PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Webmaster-k idatzia   
Astelehena, 2010(e)ko Ekaina(r)en 21-(e)an 22:17etan

TXIMELETAK SABELEAN

XX. mendearen amaiera, irailaren hasierako egunak. Lasarte-Oriako kaleetan amatxoren edo aitatxoren eskutik zenbiltzaten. Ezagun batekin topo egin ordurako… Zeinen handia egin zaren! Zeinen ondo, eh? Laster ikastolara, eh? Zenbat lagun egingo dituzun bertan! Zenbat jolas! Ba al duzu motxilatxoa?Zuen belarriek horrelako zenbat galdera jaso ote zituzten? Batek daki.Irailaren erdi aldera iritsi zen, iritsi zen azkenean egun magikoa zirudien horren bezpera. Motxilatxoa prest, mantala eta hamaiketakoa, agian jostailutxoren bat ere bertan sarturik, batek daki behar bada norbaitek txupetea ere ezkutuan ote zuen. Eta lotara joan aurretik tximeletak sabelean baita ere.  Urduritasuna nagusi. Batzuk poz-pozik, beste batzuk aldiz, beldur ikaraz, hain seguruak sentitzen zituzten eskuak utzi beharrean, amildegiaren aurrean.-Egunon! Ea maite, esnatu,mugitu zaitez. Gaur ikastolara joan behar zara!

Azken eguneratzea: Astelehena, 2010(e)ko Ekaina(r)en 21-(e)an 22:25etan
Gehiago irakurri...
 
GIPUZKOAKO IRABAZLE PDF fitxategia Inprimatu E-posta
olga iribar-k idatzia   
Asteazkena, 2010(e)ko Ekaina(r)en 09-(e)an 12:01etan

 ONCE Lehiaketan Gipuzkoako Irabazle

Saritutako lanaUrtero ONCE erakundeak lehiaketa bat antolatzen du estatu mailan ezinduen arazoen aurrean ikasleak sentsibilizatzeko. Aurtengoan testu batzuei irudiak jartzea zen egin beharrekoa, liburu azal bat diseinatuz. Landaberri BHI tik 2. eta 4. mailakoek hartu dute parte eta baita saria lortu ere, C kategoriako lurralde mailako lehen saria hain zuzen ere. 2Dko IRATI FERNANDINO BUENO, IÑIGO RODRIGUEZ-NAVAS  ARRUTI, BEÑAT ARROYO EGIZABAL, LANDER ORTEGA ARTOLA eta IONE ZABALA SARRATEA ikasleak izan dira gure artistak, IBON AZPILIKUETA irakaslearen laguntzarekin.  

Lehiaketaren lanak ikusteko egin klik hemen 

Zorionak denei!!!

Azken eguneratzea: Osteguna, 2010(e)ko Ekaina(r)en 10-(e)an 23:22etan
 
ARGAZKI BILDUMAK PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Irakaslea-k idatzia   
Asteartea, 2010(e)ko Ekaina(r)en 08-(e)an 19:36etan

GureGipuzkoa.net, argazki bildumak on-line

GureGipuzkoa programaren bornean sortutako ekimen honek, Gipuzkoako herritarrek, erakunde publikoek, elkarteek... gipuzkoarrek azken finean, beraien egunerokotasunean sortu dituzten, eta ditugun, argazki eta irudien artxibategia eta erakuslehioa izatea du xede nagusia. Guregipuzkoa.net-en XXI. mendeko ingurune digitalean sorturikoak argazkiak, zein XIX. mendeko amaierako argazki eta irudiak ikusi daitezke.

GureGipuzkoa-k eskaintzen dituen aukerak asko dira: argazki bilaketa librea, mapa bitartez egindako bilaketak, tag-ak erabiliz egindako bilaketak, datak erabiliz... Argazki bakoitzak bere fitxa dauka, non haren izenburua, egilea, data eta lokalizazioaren berri ematen da.

Guregipuzkoa.net 2.0 filosofia bokazioarekin jaio da, izan ere herritar, zein edozein taldea edo erakunde publikoa, argazkiak igo, partekatu, komentatu eta puntuatu ditzake.

GureGipuzkoa.net

 

 

Azken eguneratzea: Osteguna, 2010(e)ko Ekaina(r)en 10-(e)an 23:23etan
 
NARRAZIO LABURREN SARIA PDF fitxategia Inprimatu E-posta
ana g. de txabarri exposito-k idatzia   
Ostirala, 2010(e)ko Maiatza(r)en 21-(e)an 09:43etan

Norbega/Coca-Cola euskarazko narrazio laburren sariak Bilbon

 

Atzo arratsaldean, maiatzaren 20an, Bilboko Itsasadarraren Museoan, Euskarazko 2009-2010 Narrazio Laburren Saria sari banaketa izan zen. Zazpigarren edizioa izan da  aurtengoa eta hego Euskal Herriko idazle gazteek hartu dute parte, 2. DBH ikasten ari direnak denak.

Hogeita hamasei neska-mutilek, irakaslek eta gurasoek lagunduta, hitzordua zuten egindako idazlanengatik Bilbora saria jasotzera joateko; ez zekiten zein izango zen lortutakoa eta emozio handiko ekitaldia izan zen, azkenean, sari nagusia nork hartuko zuen jakin zen arte. Landaberri BHI Lasarte-Oriako ikastetxe publikoak bi ikasle zituen sarituen artean eta haietako batek, Maitane Rebé Igartuak jaso zuen narrazio labur onearena Andres Urrutia Euskaltzaindiako buruaren eskutik. Horrekin batera, erregali pila ere izan zituen Maitanek eta, besteak beste, Berlinera joango da ekainean beste gazte mordoarekin eta Montse Fabrega irakasleak lagunduko dio bost eguneko bidaian.

 Maitanerekin batera, Sara Arruti Benitok seigarren sari bat ere jaso zuen eta ez zitzaizkion bestelako opariak faltatu: musika ekipoa, kirol-zakua eta motxila.

Bilboko itsasadarraren ondoan otordutxoa eskaini zieten antolatzaileek hara joandako guztiei eta giro alai eta atseginean bukatu zuten eguna denek.

Landaberri BHI

Lasarte-Orian, 2010eko maiatzaren 21ean

 

Ekitaldiaren argazkiak ikusi

Azken eguneratzea: Ostirala, 2010(e)ko Maiatza(r)en 21-(e)an 12:53etan
 
«HasieraAurrekoa1234567HurrengoaAmaiera»

Orria 1 Zenbatetik 7
Copyright-a © 2010 Open Source Matters. Eskubide guztiak gordeta.
Joomla! GNU/GPL lizentziapeko software librea da.
 

Ekintzen egutegia

Iraila 2010
Al As Az Og Or Lr Ig
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3

Ikasgaien Txokoa

IMG_0052.JPG

Eskolak hasi

Eskolan berriro hasteko gogoa al duzu?
 

Kale-planoa

Lasarteko kale-planoa

Zenbat gaude OnLine?

Orain 27 bisitari On line

Gunearen estatistikak

Kideak : 238
Edukia : 83
Web estekak : 56
Edukiaren ikustaldiak : 48374
Free counter and web stats